Esne Beltza album

Freedom 3 kolpetan

Baga-Biga 2011

Disko guztiak

Tracklist

  • 1 The class 4:01
  • 2 No tinc remei 3:47
  • 3 Free palestine 2:59
  • 4 Ibilian (astindu) 3:42
  • 5 Bozgora2 remix 2:40
  • 6 Udalbiltza 2:58
  • 7 Atzean utzitakoa 3:30
  • 8 Distantzia 1:07
  • 9 Nahi dut 2:42
  • 10 Arrain saltzailearena 2:59
  • 11 Gotti 2:30
  • 12 X 2:33
  • 13 Estoy aqui remix 3:39
  • 14 Pasodoble remix 4:11
  • 15 Oroitzen zaitudanean, ama 5:48

Freedom / 3 kolpetan (+ DVD), Esne Beltza: Bai DVDan zein CDan Esne Beltza taldearen jaia da nagusi abesti bakoitzaren ertz eta biribilgune guztietan. Esne Beltza festa eta dantzarako prestatutako taldea da. Esne Beltza taldeak munduko musika asko ekartzen ditu bere altzora taldearen soinua etengabe aberastuz. Zuzeneko DVD baten ondoan dagokion zuzenekoa audioa CDan etorri ohi da. Esne Beltza taldeak, ez. CDa estudioan grabatutako abesti berriak eta bertsioak sartu dituzue. Disko berria, beraz. Eta zuzeneko DVDa. Zer dela eta hau guztia?

“Halaxe da, diskoa, zuzeneko audioarena izatea da ohikoena, baina gure ustean, zuzeneko soinuak zentzurik ez du irudirik gabe. Lan berri honetan, taldearen azken hiru urteetako ibilbidea da erakutsi nahi izan duguna eta hiru kolpetan adierazi dugu, hiru kontzertu handitan: Japonia (Fuji Rock, 2009), Durangoko Plateruena (2010) eta Donostiko kaia (2011). DVDrako ideia honetatik abiatuta bururatu zitzaigun “3 kolpetan” diskoa, non hiru ezaugarri garrantzitsu dauden: 1. Esne Beltza taldearen abesti berriak. 2.Esne Zopak eta 3. Bereziak (remixak, riddim-ak, etab…).”