Esne Beltza Header

Berriak

26.Aza.2018

AURKEZPEN PRENTSAURREKOA

Hau da gure lan berriaren azala, Javier Bergasa artistak diseinatua. Diskoa prentsaurrekoan aurkeztuko dugu azaroaren 29an 10:30etan Bilboko Kafe Antzokian. Irekia izango da etorri nahi duten guztientzat. Durangoko Azokan izango da salgai gure stand-ean eta gogoratu, Plateruenako kontzertu bereziaren sarrerak salgai daude honezkero.

15.Aza.2018

ARGITZERAINO ft. Pupil·les

Ikusi azaroaren 29an aurkeztuko dugun ‘Ni’ diskoaren aurrerapen BIDEOKLIPA eta dantzan egin argitzeraino!

Bideoklipen atalean ikusgai

 

2.Mai.2017

DON'T GIVE UP THE FIGHT BIRA

ESNA, estudioko azken lan bikoitzaren ondoren, Esne Beltzak bere soinu koloreanitza eta zuzeneko bortitza, hamargarren urteurrena ospatuz, Euskal Herriko, Estatuko nahiz Europako eszenatokietara eramango du, “Don’t give up the fight” birarekin.

1.Abe.2016

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu disko eta liburu berriak.

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu: Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.
Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.
Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.
Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.

26.Urt.2016

"esna" diskoaren 2. zatia.

Jo ta su ari gara “esna” lanaren bigarren zatia Maiatzean prest egon dadin. Itxura ederra hartzen ari da!!!