Esne Beltza Header Lions

Ohiko galderak

Dendara itzuli

Nola erosi dezaket produktu bat dendan?

Lehenik eta behin dendan dagoen edozein produktu aukeratu behar duzu, automatikoki goikaldeko eskuinean azaltzen den zure saskira erantsiko da. Prozesua bukatzeko zure saskian sartu eta erosketa baieztatu besterik ez duzu.

Nola eginen duzue bidalketa eta zein dira bidalketa epeak?

Erosketaren arabera Correos España edo garraio agentzia baten bitartez egiten dugu. Ahal den azkarren egiten saiatzen gara baino 5 lan egun arte gehienez behar izaten ditugu. Normalean 3 lan eguneko epean bidaltzen ditugu.

Zenbat ordaindu behar da bidalketa gastuengatik?

Zure herrialdearen arabera kalkulatuko dira gastu horiek. Zure saskian azalduko da.

Produktua gustatu ez edo talla aldatu behar badut, itzuli dezaket?

Bai. Astebeteko epea duzu, produktua hartzen duzun momentutik, tallaz aldatu edo ta prezio berdineko beste edozerengatik aldatzeko. Horretarako esnedenda@gmail.com helbidera idatzi behar diguzu eta guk posta helbide bat emanen dizugu zure bidalketa egiteko. Ez da dirurik itzuliko, prezio bereko beste batengatik aldatu baizik. Bidalketa gastuak eroslearen kontura joanen dira.

Zein da dendan ordaintzeko modua?

Ordainketa modu seguruan egiten da Paypal bidez. Ez da beharrezkoa Paypal kontu bat izatea eta txartel bidezko ordainketa onartzen da. Esne Beltzak ez ditu inungo momentuan ordainketen datuak gordeko, txartelaren datuak esaterako, Paypal-era bideratuko da ordainketa hauxe baita modurik seguruena.

Erregistratu behar al da erosketa egiteko?

Ez, erosketa erabiltzaile identifikaziorik gabe egiten da.

Nola jakin dezaket kamiseten talla eta neurriak egokiak direla neretzat?

Produktu bakoitzaren fitxan , talla bakoitzaren neurriak eskuragarri dituzu.

Zuen produktuekin argazki bat atera dut, nola egin dezaket zuen web atarian atera dadin?

Zure Instagrameko kontura igo eta #esnebeltzashop traola etiketatu besterik ez duzu.

Nola jarri naiteke zuekin harremanetan?

Edozein gauzetarako gure helbide elektronikora idatzi dezakezu: esnedenda@gmail.com